dëna - libro-lufe_proyectos_1 - Somos Lombok

LUFEren liburua

Booma liburu eran dator: ‘Así creamos “El Ikea Vasco”’

Aspalditik ezagutzen dugu LUFE. Hazten, altzarien fabrikazioaren eta diseinuaren munduan erreferente bihurtu eta "El Ikea Vasco" ezizena koroatzen ikusi dugu.

Hasieratik bertan geundelako ikusi dugu. Lehen egunetik.

Betidanik jakin dugu LUFEren historia superazio, sormen eta konfidantza adibide ederra zela. Baita marketing-estrategia on batek proiektu bat fenomeno-biral bihurtzera nola bultza dezaken ere.

Egun batean hau guztia elkarbanatzea erabaki genuen. LUFE guretzat izan zen bezain modu berezi batean egin nahi genuen. Honela sortu zen LUFE. Así creamos “El Ikea Vasco” proiektua, "thriller bezela irakurtzen den marketing-liburua", non errealitatea eta fikzioa bateratzen diren enpresen munduko abentura zirraragarri bat bizi dezazun.

Libro Lufe- Somos Lombok

Prozesua

Lombokeko taldekide eta autore Unai Garciak, LUFEren fenomenoari buruzko informazio posible guztia biltzeko behaketa lan bat egin zuen. Abentura hura lehen pertsona bizi zuten Lombokeko taldeko kideekin elkarrizketa luzeak izan zituen ere.

Ondorengo urratsa sortzaileena izan zen: istorio-nobelatu itxura ematea, non bizi izan genituen mugarriek azkenean zentzua hartu zuten.

Aldi berean, bere diseinuaren xehetasun guztiak zaindu ziren objetu bezela erakargarria den liburu bat sor zedin.

Libro Lufe- Somos Lombok

Emaitza

Emaitza LUFE. Así creamos “El Ikea Vasco” da, enpresa eta marketing liburu berezi bat, nobela eran narratua, non protagonistek enpresa txiki baten sorreraren, porrotaren eta arrakastaren abentura bizi duten.

Liburu hau bere proiektuagatik egunerokoan borroka egiten duten ekintzaileentzat oso estimulagarria izango da. Baita superazio pertsonalaren adibideak bilatzen ari diren pertsonentzat ere.

Abiapuntu perfektu bezala, Alfredo Vela, Forbes listan 2020 eta 2021 urteetan 100 influencer onenen artean hautatutako influencer digitalaren prologo bat dugu.

Ekintzailetzari buruzko abentura batea murgildu nahi duzu? Motibatzen zaituen proiektu hori aurrera eramateko inspirazio bila zabiltza? Ezagutu ezazu porrotean dagoen famili-enpresa bat miloika euro fakturatzera nola iristen den online salduaz… hiru urte baina denbora gutxiagoan!

"Enpresa txikien arrakasta-kasuei buruzko literatura gutxi existitzen da. Horregatik iruditu zitzaidan liburu honen ideia hain ezohikoa eta motibatzailea."

Marka-irudia - Grupo Gámiz - Somos Lombok

Alfredo Velaren prologoan. Forbes listan, 2020 eta 2021 urteetan, 100 influencer onenen artean hautatutako aholkulari digitala. (Enpresa atalean Top 10a)

Marka-irudia - Grupo Gámiz - Somos Lombok

Lombok Creatividad Estratégicaren lehen liburua. Gure arrakasta-adibide estimulagarrienetako bat.