Grupo Elektra
15 urte Grupo Elektrarekin energia arrakasta bilakatzen. 600.000 produktu baino gehiago dituen merkataritza elektronikoa.
Zerbitzuak
- Web diseinu, garapen eta mantentzea
- E-commerce
- Garapen eta kudeaketa operatiboa
- Kanpainen garapena eta kudeaketa
- Markaren mantentzea
- SEO posizionamendua
Urtea
- 2006
- Gaur
Eraginkorra izatea da gauza naturala
2006az geroztik, Grupo Elektra-ko Marketing saila gure taldeaz fidatzen da komunikazio korporatiboaren kudeaketa integralerako. Talde gisa haziz joan ahala, haien komunikazio beharrak areagotu egin dira eta Lombok moldatzen joan da haietako guztiak konpontzeko. Hainbeste urtetako elkarlanak gero eta eraginkorrago lan egitea erraztu digu..
Grupo Elektra-ri egokitutako merkataritza elektronikoa, bere 600.000 produktu baino gehiago eskaini ahal izateko
www.clientes.grupoelektra.esEstrategia
Irudi bateratu baten sorrera enpresaren komunikazio guztietarako, webetik hasiz eta lineaz kanpoko material bakoitzaraino
Marka-arkitektura komun eta koherentea definitzea, Grupo Elektra-ren ordezkaritza berri guztiak biltzea ahalbidetzen duena
Grupo Elektra bilaketa organikoetan emaitzarik onenen artean posizionatzea, bere online ospea offline-arekin bat etor dadin
Marka bizirik mantentzea, hazten eta mugarri garrantzitsuetara egokitzeko gaitasunarekin, 40. urteurrenean esaterako, bere bereizgarriei utzi gabe
Gurpo Elektrari lotutako albiste guztiak, euren produktuak eta euren balioak blog korporatiboan argitaratzea xede-publikoarentzat erakargarriak izan daitezen.
Komunikazioa integralki kudeatzea buletin, web eguneratze eta offline ekintzekin
E-commerce bat sortzea Grupo Elektrak eskaintzen dituen 600.000 produktu baino gehiagoren salmenta sustatzeko.
Emaitzak
Hazten jarraitzeko eta Grupo Elektrak ezarritako helburuak lortzen lagunduko duten ekintzak proposatzeko konfidantza
Webgune eguneratua, Grupo Elektraren bezeroek beharrezko informazio guztia hartzeko aproposa
Online mailan indartutako marka bat, offline duen ospearekin bat egiteko gai dena
Kalitatezko edukia, Grupo Elektraren bezeroei promozioen, eskaintza berezien eta webinarioen berri ematen diena
“Enpresa handi baten marketing-arduradun batentzat ezinbestekoa da konplizea den agentzia bat aurkitzea, enpresaren nortasuna maila guztietan ulertzen duena eta bere irudia indartzen laguntzeko ezagutza eta tresnak dituena. Hainbeste urte elkarrekin lan egin ostean, Lombok hainbeste integratu da Grupo Elektra-ren funtzionamendu-moduan, non komunikazioaren erabakiak hartzea ia automatikoa den.”