Iñaki Caperochipi naiz. Bi hamarkadaz, argazkigintza komertzialean aritu izan naiz profesionalki, baina baita mundu osoko paisaiak eta erretratuak betikotzen ere, egin ditudan bidaia ugarietan. Lombok-en Perspectivas blogerako egin didaten elkarrizketan, gehiago jakingo duzu niri buruz, eta nire lan batzuk ikusi ahalko dituzu.
Jakin-minak bultzatuta hasi nintzen, eta, azkenean, lanbide bihurtu nuen, ogibide.
Ez; zalantzarik gabe, gehiago eragin dit bidaiatzeak.
“Ezagutza teknikoek lagundu egiten dute, baina begi ona edukitzea da garrantzitsuena”
Lan guztiek dute beren alde zaila; batzuetan, bodegoi txiki batek zailtasun gehiago izan ditzake, giro handi bat argiztatzeak baino.
Ekipoa prestatu, adierazitako tokira joan, behar diren hartualdiak egin eta, gero, editatzera eseri; izan ere, ezetz iruditu arren, denbora asko hartzen digu azken horrek.
Elikagaien bodegoi txiki batzuk nabarmenduko nituzke, eta, interiorismoan, Briñasko Tondón Jauregia hotela.
Ezagutza teknikoak edukitzeak lagundu egiten du, baina, batez ere, begi ona edukitzea da garrantzitsua.
Sormenezko argazkigintzan, denbora gehiago igaro dezakezu hartualdia pentsatzen edo argiztapena eta atrezzoa gaineratzen; merkataritzakoan, berriz, azkartasuna eta prezioa gailentzen dira.
Ez dakit asko gaiari buruz, baina beti iruditu izan zaizkit hotz samarrak. Aurretik argazkilari aritu izan direnek egiten dituzte render onenak, argiaren inguruko ezagutzak ezin hobeto aplikatzen dizkiotelako 3Dari.
Teknologia asko. Beharbada, gehiegi.
“Argazkilari gisa, zenbaitetan, kamera poltsan sartu eta behatzeari ekin diodanean gozatu izan dut”
Aldaketa guztietan gertatzen den bezalaxe, argazkilarioi egokitzea kostatu zaigu; azkenik, ordea, gure lekutxoa aurkitu dugu sare sozialetan, eta, oraintxe bertan, Instagramek ezartzen du eredua.
Argazkilari eta estudioko argitzaile egindako urteek asko lagundu didatela uste dut. Jakina, irudi onetatik abiatu behar duzu, eta gero zure ukitu pertsonalarekin editatu. Zailtasunik handienak zonalde honetako eguraldiari zor zaizkio.
Bada, seguruenik, zapaldu ezin izan ditugun paisaia horiek; orain, gainera, oso zaila da horietara joatea.
Gezurra badirudi ere, agur batekin hasten da guztia, bosteko batekin, jendearekin hitz egiteko esertzen zarenean… Une horretantxe hasten da magia.
Beti dauzkazu irudi batzuk buruan, baina, amaieran, begiak finkatzen du bidea.
Behin edo behin bai, baina, zenbaitetan, kamera poltsan sartu eta behatzeari ekin diodanean gozatu izan dut.
Lombok gara,
sormen estrategikorako zure agentzia.
Los garabatos inconscientes son una muestra de la creatividad que llevas dentro y dicen mucho sobre tu estado de ánimo.
Soy Javier Vergara Forcada de Fitero (Navarra), desde el 2004 formo parte del equipo de I+D en Mugaritz. Te invito a saber más sobre mí en esta entrevista para Perspectivas, el blog de Lombok.
Un rebranding para mostrarle al mundo que Lombok es el lugar en el que la estrategia inspira y se encuentra con la creatividad.