Lazpiur - Web programazioa - Somos Lombok

Lazpiur

Doitasun handiko web programazioa punta-puntako teknologia-enpresa baterako eta SEM estrategia produktuen posizionamendu zehatz baterako.

Zerbitzuak

  • Web programazioa
  • SEM estrategia
  • Social media ads
Logo - Lazpiur - Somos Lombok

Lazpiur industrializazio ebazpen eta fabrikazio-prozesuen automatizaziora dedikatzen den enpresa da, muntaian, doitzean eta salmenta osteko zerbitzuan espezializatua; bere ekoizperanen %70a esportatzen duena.

Proiektua, Dhemen-ekin, Lazpiurren nazioarteko aholkularitza-enpresa eta irudi korporatibo berriaren arduradunarekin dugun elkarlanetik sortu da. Gurekin kontatu zuten, aurretik, bezeroarekin egituratu, diseinatu eta landu zuten webgunea programatzeko. Programazioaren zatia kontrolatzeko bazkide teknologiko bat behar zuten eta gure aldeko apustua egin zuten webgunearen azken emaitza Lazpiurrekin estrategikoki proposatutakoa izango zela bermatzeko.

Gure lana egiturari eta proposatutako diseinuari fidel izatea izan zen, beti ere UX onenari lehentasuna emanez, irtenbide bisual eta teknikorik onenak aurkitzeko aholkuak emanez eta SEOrako etiketatze zuzena ezarriz.

Emaitzak - Lazpiur - Somos Lombok

Emaitzak

1

Webgune korporatiboa, definitutako estiloa ondo inplementatu eta baldintza tekniko guztiak betetzen dituena, erabiltzaileen esperientzia onena bermatzeko

2

Egokitzapen ezin hobea euskarri digital mugikor desberdinetara

3

Karga eta nabigazio azkarrak ikusizko eta ikus-entzunezko eduki asko dituen webgunea izan arren

SEM

Lazpiurren negozio-sektoreetako bat osasun-sektorea da, beraz, pandemiaren erdian maskarak ekoizteko linea automatikoetarako makinak eskaini ahal izan zituen. Oso garrantzitsua zen ahalik eta epe laburrenean ezagutzera ematea, Lazpiurrek bete zezakeen behin-behineko beharra zegoelako. Horretarako, SEM estrategia edo ordaindutako posizionamendua landu zen, honako hauetan oinarrituta:

Resultados

1

Landing page bat programatzea
Orain arte zegoen one page egitura aprobetxatuz, diseinuan eta programazioan doikuntzak egin ziren, iragarkiak bideratzeko landing page zehatz batean bihurtzeko. Adwords eta lead kualifikatuak biltzeko.

2

Adwords kanpaina sortzea, kudeatzea eta optimizatzea, linkedin-a eta publizitate programatikoa bi hizkuntzatan, gaztelaniaz eta ingelesez.
1. Kanpainarako bi keyword research zehatz definitu genituen bezeroarekin planteatutako gako-hitzetan oinarrituta, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez; eta plataforma bakoitzean iragarkien segmentazioa egin genuen.

Emaitzak - Lazpiur - Somos Lombok
Adwords kanpainaren emaitzen dashboard-a
Linkedin Ads kanpainaren emaitzen txostena - Lazpiur - Somos Lombok
Linkedin Ads kanpainaren emaitzen txostena
Publizitate Programatikoko kanpainaren emaitzen txostena - Lazpiur - Somos Lombok
Publizitate Programatikoko kanpainaren emaitzen txostena

2. Hedabide bakoitzerako inbertsio plan bat proposatu genuen.

3. Kanpainen inplementazioa egin genuen, Googlen bezeroen fitxategia sortzea eta kanpaina zehatzak kudeatzea barne. Horretarako, iragarkien grafikoak diseinatzea beharrezkoa zen, mezu nagusiekin batera, egindako ekintzak ebaluatzeko datuak biltzea eta iragarkiak, inbertsioa eta estrategia globala optimizatzea, beharrezkoa balitz, emaitzak hobetzeko.

Google Ads, LinkedIn eta publizitate programatikoa fase ezberdinetan exekutatu dira. Lehenik eta behin, Google Ads-en kanpainak abiarazi ziren eta, astebete geroago, LinkedIn eta publizitate programatikoa, azken bi hauek Google Ads-en osagarri gisa sortu baitziren, lead kualifikatuak lortzeko helburua lortzeko.

Publizitate programatikoaren kasuan, hasi baino lehen, ONIAD plataformarekin batera azterketa bat egin zen, dituzten publizitate-espazioak eta target objetibora iristeko egokienak iruditu dakiekenak definitzeko