Donostia San Sebastián Turismoa
Donostia San Sebastián Turismoa, hiria munduko txoko guztietara eramateko social media eta marketing proiektua
Zerbitzuak
- Diseinu editoriala
- Social Media formazioa
- Garapena eta gestio operatiboa
- Proiektuen kudeaketa
Urtea
- 2020
- 2022
Nola hasi zen Donostiako abentura?
Donostiako Turismo Bulegoa agentzia berri baten bila ari zen hiriko sare sozialei itxura berritua emateko.
Lombok-etik, proiektu hau oso inspiratzailea zela ikusten genuen, gure balioekin bat zetorrena eta hazteko ahalmen handikoa, beraz, proposamen bat prestatzeari ekin genion.
Hasierako ikerketaren eta hiriari buruzko ezagutzen eta sare sozialetako joeren emaitza, Lombok-ek, maila guztietan linea grafiko berria zuen sare sozialetako proposamen bat sortzea izan zen:
Estrategia
Donostiaren koloreak sustatzea.
Hiriaren aurpegi onena erakustea.
Erakargarri turistikoak bultzatzea.
Argitalpen-egitura koherentea eta pertsonala garatzea.
Bisitarien eta bertakoen interesa piztea informazio-argitalpenekin.
Hiriko ekitaldiak ikusgarri egitea.
Prozesua
Lomboken sormen-fasea, Turismo Bulegoarekin batera, erabaki estrategiko guztiei forma emanez hasi zen. Prozesuari ekin zitzaion estrategia-ikuspegiarekin, planifikatuaz, eta hiriaren esantzia billatu genuen detaile txikietan, markatutako estetika jarraituz edukiak sortzeko.
Hasieratik adostu genuen aldizkako bilera sistema bat Turismo Bulegoarekin komunikatzeko, helburuak eta ekintza bereziak zehazteko, hala nola zozketak, albisteak edo lehiaketak.
Eskema harmoniatsua, non Donostiako ezaugarriek protagonista papera duten.
Emaitza
%20-ko jarraitzaile-igoera Instagram eta Facebooken .
300 argitalpen original baina gehiago eskema bateratu, pertsonal eta insipiratzailea jarraituz.
Plataforma bakoitzerako diseinatutako edukiak, formatu aniztasun handiagokoak eta ondo zehaztutako xede-publiko baterako egokituak.
Arrakasta handia komunitatea dinamizatzeko ekintzen deialdietan, hala nola Woody Allen Ibilbidea abian jartzeko zozketa berezian edo "Zenbat dakizu Donostiari buruz?" galdera-lehiaketan.
Publikoaren parte-hartze tasa handitzera bideratutako formatuen argitalpena areagotzea, hala nola aukera anitzeko ipuinak edo galdera-jokoak.
Eguneroko lan harreman bikaina San Sebastián Turismorekin, martxan jarraitzen duena.
Lombok-ekin lan egiteak konfiantza handia ematen digu, beti erantzuten baitute sormen-ikuspegi batekin, hiri gisa ditugun indarguneak aprobetxatzen saiatzen dena, klixetik haratago urrats bat eginez, eta hazkundearen helburu kualitatibo eta kuantitatiboak, elkarrekintza eta konpromisoa bistaz sekula galdu gabe."