Grupo Gámiz - Edukien estrategia - Somos Lombok

Grupo Gámiz

Arkitekto askok ezagutzen ez zituzten arkitektura jasangarriko irtenbideak ezagutarazteko edukien estrategia sortzeko erronka

Arloak

  • Web diseinua eta garapena
  • SEO posizionamendua
  • Argitalpen-diseinua
  • Kanpainen eta edukien kuadeaketa
  • Social Media
  • Community management
  • Social Media Ads

Urtea

  • 2017
  • Gaur
Marka-irudia - Grupo Gámiz - Somos Lombok
Logo - Grupo Gámiz - Somos Lombok

Grupo Gámiz taldeak urte askotako esperientzia eta ospea du arkitekturaren sektorean. Produktu eta irtenbideak iraunkorrak eta berritzaileak dira eta eraikuntzari ikuspegi berri bat ematea dute helburu.

Lomboketik gogoz hartu genuen arkitekturako lan-teknologia berri bat erakusteko estrategia bat sortzeko erronka, arkitekto askok oraindik ezagutzen ez dutena.

Bi helburutan zentratutako ekintza-plan bat garatu genuen: markaren irudia eta Grupo Gámizen ospea indartzea eta material jasangarri berrien inguruan interesa duten arkitektoak erakartzea.

Grupo Gámiz - Proiektuak - Somos Lombok

Gure helburuak lortzeko kalitatezko edukia duen blog korporatibo bat sortzean oinarritutako metodologia garatzen dugu

Grupo Gámiz - Proiektuak - Somos Lombok

Estrategia

1

Nazioko eta nazioarteko ikuspunturako helburuak definitzea

2

Bisita guztiak bilduko dituen eta Grupo Gámiz modu fidelean aurkeztuko duen webgune korporatibo bat garatzea.

3

Bilatzaileetan kokatuko den kalitatezko edukian eta hedapen eraginkorrean oinarritutako estrategia lantzea

4

Material eta eduki interesgarriak sortzea Grupo Gámiz taldearen xede-publikoarentzat

5

Argitalpenen eta material korporatiboaren estetika bateratua lantzea, Grupo Gamizen irudiarekin eta balioekin lerrokatua

6

Sare sozialetan produktuek eta lehengaiek dituzten onurak nabarmenduko dituen ikus-edukia sortzea

Grupo Gámiz - Estrategia - Somos Lombok
© Zooey Braun
Grupo Gámiz - Edukien estrategia - Somos Lombok

Emaitzak

1

Kalitatezko lead-ak jasotzea zurezko errezel-hormaren gaineko E-book-aren deskargetatik abiatuta

2

Grupo Gámizen sare sozialetan online ospea eta jarraitzaileak handitzea

3

Sare sozialetako interakzioen eta webguneko bisiten hazkundea

4

Grupo Gámiz enpresaren zerbitzu eta produktuekin lotutako gako-terminoak bilatzaileen lehen postuen artean posizionatzea

5

Produktuaren benetako interesa aztertzeko aukera, helburu den targetak oso erantzun positiboa emanez.

Grupo Gámiz - Marka-irudia - Somos Lombok

“Lomboken estrategiak Grupo Gámiz-en marka-irudi bat sortu du, zintzoki Architect Friendly, gure sektoreko talde oso sentikor batekin hitz egiten laguntzen diguna. Lombok gure ahotsa izateaz pozten gara. Komunikazioari dagokionez, gure eskuak, hankak eta birikak ere badira.”

Jesús Gámiz Grupo Gámiz-eko gerentea